-
Segurtasun Integrala
Segurtasuneko ingeniaritza-proiektuak
Enpresa eta partikularrentzat segurtasun-konponbideak diseinatzea
Informazio gehiagoJakinarazi zure izena eta telefono-zenbakia gure agenteetako bat behin bakarrik zurekin harremanetan jar dadin
Informazio gehiagorako edo kontratatzeko 914 188 188
Segurtasun-proiektu integralak partikularrentzat eta enpresentzat
35 urte baino gehiago segurtasun-proiektuak diseinatzen
35 urte baino gehiago daramatzagu gure bezeroentzat berariazko segurtasun-konponbideak ikertzen eta diseinatzen; beraz, kalitate bikainena bermatu ahal dizugu Segurtasun Proiektuak egiten eta ezartzen, zure etxea edo enpresa edozein ezustekotik osorik babesteko.
Estaldura ematen dugu segurtasun-eremu guztian; beraz, zure negozioarentzat segurtasun plan integrala eskaintzeko gai gara: proiektuak diseinatzea, instalatzea, mantentzea eta gure Alarmen Zentral Hartzailetik ikuskatzea.
Segurtasun-konponbide aurreratuak eskaintzen dizkiegu enpresa handiei, industria-instalazioei, eraikin publikoei, etc. Galdetu, eta zure beharren neurrirako segurtasun-proiektua egingo dugu. Zure esanetara gauzkazu.
Jakinarazi zure izena eta telefono-zenbakia gure agenteetako bat behin bakarrik zurekin harremanetan jar dadin
Gure Alarmen Zentral Hartzailera konektatuta
Segurman geure Alarmen Zentral Hartzailea dugu, 3082. zenbakiduna, Barne Ministerioak homologatuta
Zentral horri esker, zure Segurtasun Proiektu Integralek azkartasun eta eraginkortasun handienak izango dituzte alarmak jotzen badu, eta kasuan kasuko operatibo egokiena aktibatuko du. Horrela, babestutako zona guztien segurtasuna, mantentzea eta ikuskapena berma ditzakegu urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan.
Segurtasun-adituak, ingeniariak eta teknikariak ditugu, segurtasun-proiektu bakoitza disenaitu, instalatu eta monitorizatzeko prozesu guztia ikuskatzeaz arduratzen direnak.
Jakinarazi zure izena eta telefono-zenbakia gure agenteetako bat behin bakarrik zurekin harremanetan jar dadin
Segurtasun integraleko proiektu pertsonalizatuak
Jakinarazi zure izena eta telefono-zenbakia gure agenteetako bat behin bakarrik zurekin harremanetan jar dadin
Segurtasun integraleko zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
Era guztietako segurtasun-sistemak integratzen ditugunez, eremu hauetan garatzen ditugu segurtasuneko ingeniaritza-proiektuak:
Alarmak Jasotzeko Zentrala
Segurman dihardugunok urteko egun guztietako 24 orduetan gaude zure zerbitzura, Alarmen Zentral Hartzaileari esker
Segurtasun-lainoa
Alarmak jotzen duenean, martxan jartzen da sistema hori, eta tokia segurtasun-lainoaz betetzen du 10 segundo baino gutxiagotan lapurreta saihesteko.
Kablezko alarmak
Kablezko alarma-sistemak, arrisku ertainekoak eta handikoak (3. maila), eta azpiegitura kritikoetarako (4. maila)
CCTV Sistemak
Kamera batzuek, toki estrategikoetan jarrita, bideoak filmatzen dituzte, eta horiek zaintza-postuetako monitoreei transmititzen zaizkie.
Sarrera-kontrol biometrikoa
Sarrera kontrolatzeko sistemek baimenik ez duten pertsonak leku babestuetara sartzea murrizten dute, eta sarrera-irteeren ordutegiak erregistratzen dituzte.
Suteen kontrako sistemak
Segurman suteak detektatu eta itzaltzeko ohiko sistemak nahiz adimendunak instalatzen ditugu.

Zure beharretara egokitutako segurtasun-proiektua
Gure Segurtasun Integraleko Proiektuak modu esklusiboan eta pertsonalizatuan diseinatu dira bezero bakoitzaren beharrak betetzeko, instalazioaren tamaina edozein dela ere.
Gure segurtasun-adituak zure enpresaren edo eraikinaren alde ahulak antzemateaz arduratzen dira, baita hori erabat babesteko segurtasun-azterketa egiteaz ere.
Aurretiko segurtasun-azterketa horri esker, aurrekontu bakarra eta berariazkoa egiten dugu bezero bakoitzarentzat.
Zurea ezagutu nahi baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.
Zure enpreserako segurtasun integrala emango dizugu
Modu integralean lantzen dugu sektorea, zuri edozein segurtasun-arlotako merkatuko babes- eta monitorizazio-konponbide aurreratuenak eskaintzeko.
Segurtasun-gailuak integratzeko ditugun adituei esker, gehien maite duzuna edozein eragozpenen kontra babesteko zerbitzua eskaintzen dizugu.
Segurtasun-enpresa baino askoz gehiago gara; hortaz, inor eskubiderik gabe sartzeko konponbideak integratzea eskaintzen dizugu honako zerbitzu hauen bidez: bideo-azterketa, sute-detekzioa eta itzalketa, gorputz-tenperatura neurtzea eta sartzeko kontrol biometrikoak.
Guregan konfiantza duten bezeroak
Eta instalazioak gure Segurtasun Proiektu Integralei esker babesten dituzten milaka enpresa
Kontsultatu orain zure instalazioetarako egokiena den Segurtasun Proiektu Integrala
Jakinarazi zure izena eta telefono-zenbakia gure agenteetako bat behin bakarrik zurekin harremanetan jar dadin