Pribatutasun Politika
Datu pertsonalen babesari buruzko politika hau (“Datuen Babeserako Politika”) www.segurma.com domeinuko web gunearen Baldintza Orokorren parte da. Pribatutasun Politikan espresuki definitzen ez den edozein termino erabiltzen bada, Baldintza Orokorretan ematen zaion esanahia izango du.
Pribatutasun-politika honetan, Segurma S.A. (“Segurma”) Erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzea eta, ondoren, tratatzea arautzen da, www.segurma.com egiten den sarbide eta erabileraren arabera.
1. Izaera Pertsonaleko Datuak
3/2018 Lege Organikoan, abenduaren 5ekoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoan, jartzen duenari jarraiki, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016ko apirilaren 27an, pertsona fisikoak babestearen inguruan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienean, emandako 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera eta Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, “Izaera Pertsonaleko Datu”-tzat hartuko da Erabiltzaileak bere borondatez Segurmari emandako edozein informazio, identifikatutako edo identifikagarri diren pertsona fisikoen ingurukoa, eta, Segurmaren erantzukizuna izango da datu horiek tratatzea.
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea (LSSI-CE), uztailaren 11koa, betetze aldera, SEGURMA SA-k jakinazten du www.segurma.com webgunearen titularra dela. Lege horren 10. artikuluak xedatutakoaren arabera, SEGURMA SA-k datu hauek jakinarazten ditu:
Webgune honen titularra SEGURMA SA da ( A48198626 IFKduna, helbide soziala LARRONDO KALEA 3 48180, LOIU (BIZKAIA) duena eta Merkataritza Erregistroan erregistratuta dagoena, 1806 liburukian, 102 folioan, BI-5414 orrian, 17. inskripzioan). Enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hau da: contacto@segurma.com.
Segurmak Erabiltzaileari beharrezkoa den informazio guztia eskainiko dio, aldez aurretik baimena eman dezan, Segurmak izaera pertsonaleko haren datuak tratatzeari ekin diezaion.
www.segurma.com-n datuak jasotzeko orrietan besterik adierazi ezean, Izaera Pertsonaleko Datuak jasotzeak eta erabiltzeak helburu bakarra izango du: kasu bakoitzean Erabiltzaileak www.segurma.com-ren bidez egiten duen eskaera erantzutea eta kudeatzea, Segurmako jarduerei, zerbitzuei eta produktuei buruzko informazioa bide elektronikoen bidez bidaltzea barne.
Bereziki, aipatu helburua zeregin hauetan zehaztu daiteke:
- Erabiltzaileak Guggenheim-Bilbao erabiltzearen inguruan une bakoitzean onartutako Baldintza Orokorrak eta Partikularrak betetzen direla egiaztatzea www.segurma.com.
- Erabiltzaileak Segurmari www.segurma.com bidez egindako eskaerak, kontsultak edo iradokizunak artatzea
- Segurmari dagozkion legezko betebeharrak betetzea
Jasoak jasotzeko inprimakietan Erabiltzaileari eskatzen zaizkion Datu Pertsonalak derrigorrezkoak izango dira, dagokion inprimakian bestelakorik adierazi ezean. Erabiltzaileak derrigorrez eskatutako datuak ematen ez baditu, Segurmak ezingo du datu-orria izapidetu. Izaera Pertsonaleko datuak ematean, Erabiltzaileak Segurmari bermatzen dio aipatutako datuak zuzenak, osoak eta egiazkoak direla eta bakarrik Erabiltzaileari dagozkiola, eta ez hirugarren pertsonei. Erabiltzaileak onartuko du bera izango dela erantzule bakarra baldin eta informazioa falta bada edo berau zuzena edo egiazkoa ez bada. Halaber, betebehar hauek bete ezean, Segurmari edo hirugarrenei sor lekizkiekeen kalte edo galeren erantzule ere izango da.
Segurmak ez du Erabiltzaileek emandako Datu Pertsonalik saltzen, ezta alokatu edo hirugarren pertsonen esku jartzen ere. Segurmari zerbitzuren bat emateko beharrezkoa denean, datu-tratamenduen arduradunak Datu Pertsonaletan sartzeak ez du esan nahi datu horiek beste batzuei laga edo jakinarazten dizkietenik, beti ere indarrean dagoen legeak agindu bezala.
Izaera Pertsonaleko datuak ez dira marketing zuzeneko ekintzetarako erabiliko, baldin eta Erabiltzaileak ez badu aurretiaz horren berri izan eta ez badu horretarako baimenik eman. Erabiltzaileak bere lehentasunak aldatu ahal izango ditu aipatutako merkataritza-jakinarazpenen bidalketari dagokienez. Horretarako, idatzizko ohar bat bidali beharko du “Publizitateari buruzko Jakinarazpena” adierazpenarekin, hemen agertzen diren helbide elektronikoetako batera: www.segurma.com, edo Segurmaren posta-helbidera: Larrondo Kalea nº3, 48180 Loiu, Bizkaia.
Ondorio horietarako, FMGBk, inplikaturiko parte bezala eta informazioaren segurtasunarekiko eta konfidentzialtasunarekiko duen konpromisoa aintzat hartuta, beharrezko neurriak hartu ditu aipatu datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe horietara sartzea saihesteko.
2. Hirugarrenen Datuak
Oro har, www.segurma.com erabiltzeko ez da beharrezkoa hirugarrenen Datu Pertsonalak ematea; beraz, debekatuta dago, berariaz adierazi ezean, Erabiltzaileek Segurmari ematea hirugarrenen Izaera Pertsonaleko inolako daturik edota www.segurma.com-ren bidez.
Salbuespen gisa, Erabiltzaileak Hirugarrenen Izaera Pertsonaleko datuak eman ahal izango ditu, baldin eta datu-orrian hala adierazten bada eta, betiere, hirugarren horren aurretiko baimena eta baimen informatua badu. Bereziki, baimena informazioan oinarritutakoa dela uler dadin, Erabiltzaileak aldez aurretik eman behar die hirugarrenei horren berri, eta horiek Baldintza Orokorrak eta Partikularrak ez ezik, Datuen Babeserako Politika hau ere onartu behar dute. Erabiltzailearen erantzukizun bakarra da hirugarrenen aldez aurreko baimenak lortu eta kudeatzea, eta Erabiltzailea izango da betebehar hori ez betetzeagatik sor litezkeen kalte-galeren erantzulea.
3. Erabiltzaileak Eskubideak Erabiltzea
Edozein pertsonak eskubidea du Segurmak hari dagozkion datu pertsonalak tratatzen dituen jakiteko. Pertsona interesatuek beren datu pertsonaletara sartzeko eskubidea dute, datu okerrak zuzentzea eskatzeko eskubidea, edo, behar izanez gero, ezabatzeko eskatzeko eskubidea ere bai, besteak beste, datuak jasotako helburuetarako jada behar ez badira. Era berean, Segurmaren informazio komertziala bidaltzearen aurka egin ahal izango dute.
Egoera jakin batzuetan, pertsona interesatuek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute, eta, kasu horretan, datuak soilik kontserbatuko dira arrazoi legitimoak eta ezinbestekoak medio edo erreklamazio posibleen aurrean erabiltzeko edo defendatzeko.
Pertsona interesatuek beren eskubideak materialki erabili ahal izango dituzte contacto@segurma.com posta elektronikoren bidez edo Segurmaren posta-helbidean (Larrondo Kalea nº3, 48180 Loiu, Bizkaia); bi kasuetan, NANaren kopia aurkeztuko da. Halaber, erreklamazioa jartzeko eskubidea izango dute Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.aepd.es), haien eskubideak artatzeko moduarekin ados ez badaude.