
Segurtasun-enpresa, 3082. zenbakiduna, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak homologatuta
Konfiantza
Gure bezeroen bizitzaren parte gara, eta harro gaude horrekin, eta ez da gutxiagorako, zeren eta haientzat balioduna denaren segurtasuna gure esku uzten baitute.
Konfiantza denborarekin bakarrik lortzen da, eta hogeita hamabost urte baino gehigo lan egiten dihardugula, gure bermerik onena gure bezeroak direla esan dezakegu.
Teknologia
Hogeita hamabost urte daramatzagu lanean, eta jardunbide horrek gure langileak hainbat segurtasun-proiektu diseinatu, instalatu eta ikuskatzen prestatzea erraztu du..
Espezialistak gara sistema hauetan: norbait bidegabe sartzearen kontrako babes-sistemak, telebista-zirkuitu itxiak edo telezaintza, baita suteak detektatu eta itzaltzeko sistemak ere.
Kalitatea Kudeatzeko Sistemari buruzko ISO 9001:2015 ziurtagiria dugu
Esperientzia
Segurman hogeita hamabost urte baino gehiago daramatzagu segurtasun- eta zaintza-konponbideak eskaintzen.
Denboraldi horretan, milaka pertsonari lagundu diegu etxeak, negozioak edo enpresa handiak babesten, segurtasun-sistema integralak instalatzeren bidez.
Profesionaltasuna
Gure taldearen profesionaltasun eta esperientziari esker, zehatz-mehatz aztertu ditugu beti bezero bakoitzaren berariazko beharrak.
Urteak eta teknologiak igaro diren arren, ezinbestekoa da guretzat segurtasun-konponbide bakoitza gure bezeroetako bakoitzak babestu nahi duen espaziora egokitzea.